LIFE WEEELOOP Europar Batasuneko proiektu berritzaile bat da, Hondakin Elektriko eta Elektronikoen (HEE) kudeaketa eraldatzea helburu duena, sukaldeko plaken osagaiak berreskuratu eta berrerabiliz. Adimen artifiziala (AA), trazabilitate digitala eta berreskurapen aurreratuko prozesuak erabiliz, proiektuak materialak identifikatu, sailkatu eta balio-katean berriz txertatzeko prozesua optimizatzen du, ekonomia zirkularrean oinarritutako eredua sustatuz.
Beira zeramikoetan, plaka elektronikoetan eta fokuetan oinarrituta, LIFE WEEELOOP-ek irtenbideak garatzen ditu osagai horiek produktu berrietan, konponketa-sareetan edo birziklatze aurreratuko prozesuetan berrerabili ahal izateko. Horrela, hondakin-sorrera murrizten da eta baliabideen erabilera eraginkorra sustatzen da.
Proiektuaren helburuak
Espero diren emaitzak
Sukaldeko plaken osagai nagusien berreskuratze eraginkorra, berrerabilera handituz eta material berrien ekoizpen-beharra murriztuz.
Zirkular AA Plataforma martxan, osagaiak identifikatu eta sailkatzeko AA sistemekin.
Porduktuen Pasaporte Digitala (PPD) ezarrita, berreskuratutako materialen trazabilitatea eta ziurtagiria bermatzea.
Europako araudiarekin bat egitea, osagaien kudeaketa eta balio-katean berrintegrazioa bermatzea.
Eskalagarri eta erreplikagarria den eredua, ekonomia zirkularreko beste produktu eta sektoreetan aplikagarria.
Proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Nork hartzen du parte proiektuan?
Proiektuaren bazkideak